Dekoletaje teknologiaz baliatzen gara, gure ekoizpen-prozesuak garatzeko. Teknologia hori ez ezik,bezeroei pieza bukatuak emateko, beste teknologia osagarri batzuk ere erabitzen dira.
Ekoizpen-arloa 4 ataletan banatzen dugu: erabiltzen dugun teknologia-motaren arabera, eta fabrikatzen ditugun piezen konplexutasunaren arabera,:

CNC TORNEAKETA-ZENTROAK
Azken belaunaldiko Torneaketa-zentroak dauzkagu. Sail honetan, konplexutasun tekniko handiko eta zehaztapen zorrotzeko piezak fabrikatzen dira. Diametroak: 1mm-tik 50mm-raino, barratik abiatuz.

BURU MUGIKORDUN ESPEKA-TORNUAK
Buru Mugikordun Espeka-Tornuak dauzkagu (Tornuak). Sail honetan, konplexutasun tekniko ertaineko eta zehaztapen zorrotzeko piezak fabrikatzen dira. Diametroak: 3mm-tik 20mm-raino, barratik abiatuz.

ESCOMATIC TORNUAK
ESCOMATIC espeka-tornuak dauzkagu. Sail honetan, konplexutasun tekniko ertaineko eta zehaztapen zorrotzeko piezak fabrikatzen dira. Diametroak: 0,5mm-tik 5mm-raino, biribilkitik abiatuz.

CNC MEKANIZAZIO ZENTROAK
CNC Mekanizazio Zentroak, CNC Tornua, Torneaketa-Zentroa eta Fabrikazio Robotizatuko Zelula dauzka. Pieza prismatikoak fabrikatzen ditugu, 400x400mm-rainoko kapazitatearekin, eta biraketa-piezak, 64 mm-ko diametroarekin gehienez.